euskaraespañol

IMH Campuseko graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2024/05/03, 18:00

Kokapena

Gipuzkoa

Deskribapena

Maiatzaren 3ean, ostirala, 18:00etan, IMH Campus-eko Alberto Ortueta Areto Nagusian, Elgoibarren, unibertsitate tituluen diploma banaketa ekitaldia egingo da. Zentro hau Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitako ikastegia da 2011 urtetik. 

Ekitaldian parte hartuko dute: Agustin Erkizia Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak; Maialen Gurrutxaga Elgoibarreko alkateak; Adolfo Morais Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak; Jon Gurrutxaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Internazionalizazioko zuzendariak; Xabier Ortueta IMHko presidentea eta AFM Clusterreko zuzendari nagusiak; eta, Ixaka Egurbide IMH Campuseko zuzendariak. 

Egitaraua 

  • Ongi etorria eta agur instituzionalak. 
  • Diploma banaketa eta espediente onenen aipamena. 
  • Ikasle ohi ordezkarien hitzak. 
  • UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzak. 
  • Musika emanaldia Koralai Ahots Taldearen eskutik. 
  • Talde argazkia